XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gauza bat egingo dogu, zatoz neugaz Bilboko jauregira. Ezkondu gaitezan sekretuan eta bakoitzak bere ohiturak jarraituz biziko dogu geroa.

- Holan bada konforme, eroan naizu zeugaz!

Iaun Zuriak, hartu Mari Anbotokoa bere zaldi gainean eta tipi-tapa Bilboko jauregira eroan eban.

Bizkaia osoan zabaldu zan Iaun Zuriaren ezkontzaren barri, baina inori ez jakon txokatu horretarako sasoian edo tertzioan aspalditik sartuta egoan eta, ia-ia mutilzaharturik, uleak ere urdinduta.

Pozik bizi ziran bakoitzak bere ohiturei jarraituz.

Urteagarrenerako seme bat ere izan eben, seme polit bat.

Iaun Zuriak, Mari Anbotoko bere andrearen isilean, bateatu egin eban semea eta kristautu badaezpada ere.

Egun batek bestea dakarren neurrian, Gabonak ere heldu jakezan.